Maroko Handia

Maroko Handia
Marokoren lurralde eremuaren mapak:
• ezkerrekoan, Marokoren lurraldea, nazioarteko legediaren arabera;
• erdikoan, Marokok administratzen eta beretzat aldarrikatzen duen lurraldea (Mendebaldeko Sahara, kolore horiz) erantsita duela;
• eskuinekoan, Marokoko Gobernuak gaur egun bere herrialdearen lurraldetzat azaltzen duena.

Maroko Handia kontzeptu irredentista bat da, Istiqlal Alderdia 1940ko hamarkadan erabiltzen hasi zena, frantziar kolonialismoaren aurka marokoar herriaren laguntza lortzeko propaganda baliabidetzat. Maroko Handi honen lurralde eremua justifikatzeko, Maroko gobernatu zuten dinastien (almohadeak eta mariniak, kasu) eta egungo Marokoren arteko jarraikortasuna aldarrikatzen dute. Hartara, lur hauek jo dira Maroko Handikotzat: Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania osoa, Aljeria mendebaldeko probintziak (Bechar eta Tinduf probintziak, tuatak bizi diren eskualdeez gain), Maliko ipar-mendebaldea, Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak eta Kanariak.[1][2]

  1. (Gaztelaniaz) Costa Morata, Pedro. (1978-08-30). «El gran Marruecos, un sueño nacional-fascista» El País.
  2. (Gaztelaniaz) Sevilla García-Hierro, Iván. (2009-12-13). «Las relaciones entre España y Marruecos (II)» Análisis Internacional.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy